Azaroaren 24an Dietista-Nutrizionistaren Eguna ospatzen da Espainian. Ospatu egun hori gurekin kanpaina honetako traolak partekatuz: #TodoMeSientaMal #DNenTDF eta #DDN2024 www.diadeldietistanutricionista.org

Eman izena @cgcodn_oficial-ak Digestio-Nahasmendu Funtzionalei buruz azaroaren 22an prestatu duen doako webinarrean, d-n @SalidoAlicia-ren eskutik, DNFko Andaluziako Unitateko Nutrizio arloko arduraduna https://bit.ly/3CcmeKR

Digestio-Nahasmendu Funtzionalak (DNF) digestio-sistemaren funtzioari lotutako heste-garuneko ardatzaren afekzioak dira (adibidez, mantenugaiak xurgatzea), digestio-aparatuko edozein segmenturi eragin diezaioketenak

Osasungarritasun gutxiko dieta, estres kronikoa, antiseptikoen eta antibiotikoen erabilera luzea edo hesteetako infekzioak hesteetako disbiosiaren arriskua areagotzen duten faktoreak dira

SIBOren prebalentzia handiena aurretiko patologiak dituzten pertsonetan gertatzen da (zeliakia, Crohn sindromea, kolitis ultzeraduna, kolon suminkorra, neke kronikoaren sindromea, fibromialgia, abdomeneko edo digestio-aparatuko kirurgiak…)

DNFak estresarekin eta antsietatearekin lotuta egon ohi dira, eta, kasu batzuetan, tratamendurik ezak arazo emozional horiek larriagotu ditzake, eta estresak digestio-sintomak areagotzen dituen ziklo bat sortu, eta alderantziz

DNFko tratamendu dietetikoak pertsonalizatua izan behar du. Ikuspegi zurrunak edo elikagai baimendu eta debekatuen zerrendak saihestu behar dira

Elikadura osasungarriak gaixotasunen arriskua prebenitzen eta murrizten du, bizi-kalitatea hobetzen du, pertsonen funtzionaltasuna eta produktibitatea hobetzen ditu, eta osasun-kostuak murrizten ditu https://bit.ly/3AxwZa6

10 urte daramagu Dietista-Nutrizionistaren Eguna ospatzen eta gure lanbidea aldarrikatzen, herritarrak informatzeko eta kontzientziatzeko kanpainen bidez

CGCODN d-n-en ahotsa da honako erakunde hauetan: European Federation of Associations of Dietitians @efad_org, Comité Int. de Estandarización de la Nutriología (CIENUT), Intl Confed. of Dietetic Associations (ICDA) eta ONE HEALTH elkartea

Hesteetako mikrobiotea hesteetan dauden mikroorganismoen multzoa da. Pisua 2 kg ingurukoa da, eta funtzio metabolikoak, immunologikoak, fisiologikoak eta heste-hesi funtzionalekoak betetzen ditu; beraz, gure gorputzeko beste organo bat da

SIBOk (Heste meharreko bakterio-gainhanditzea) heste meharreko bakterio-populazioaren igoera anormala adierazten du, bereziki digestio-hodiaren zati horretan normalean ez dauden bakterio-mota batzuena

Itxuraz osasuntsuak diren pertsonen SIBOren kausa nagusiak honako hauek dira: egiturazko alterazioak, mugikortasun-arazoak, desoreka biokimikoak, faktore psikologikoak, elikadura desorekatua, ahoko higiene txarra edo zahartzea

Diziplinarteko ikuspegia funtsezkoa da DNFen tratamenduan. Medikuaren, dietista-nutrizionistaren eta psikologoaren rolak elkarren osagarri dira sintomei eta bizi-kalitatean duten eraginari modu integralean heltzeko

DNF baduzu, bilatu dietista-nutrizionista baten laguntza. CGCODNren bilatzailean estatu mailan elkargokide diren D-Nk aurki ditzakezu, baita datu interesgarriak ere, hala nola espezialitatea edo gaikuntza https://bit.ly/4fpJvYd

#DDN2024 Espainian ospatzeko, @cgcodn_oficial-ak eta @aedninforma-k #TodoMeSientaMal kanpaina abiarazi dugu azaroan zehar, Digestio-Nahasmendu Funtzionalen (DNF) kausei, prebentzioari eta tratamenduari buruzko orientazioa emateko herritarrei

Funtsezkoa da Nutrizio Zainketaren Prozesuaren Estandarizazioa bultzatzea, lanbide-praktikan bikaintasuna lortzeko eta gure lanbidea Osasun Sistema Nazionalean txertatzea errazteko https://shorturl.at/JyWUv

Hesteetako mikrobiotak 2.000 mikroorganismo-espezie baino gehiago hartzen ditu, eta horietatik ehun inguru izan daitezke potentzialki kaltegarriak

SIBOren sintomen artean: jateko gogoa galtzea, sabeleko mina, hantura, gasak, asetasun-sentsazio deserosoa, digestio motelak, beherakoa edo idorreria funtzionala, nahi gabeko pisu-galera edo mantenugaien malabsortzioagatiko malnutrizioa

Elikadura desorekatu batek, zuntz eta bakterio azidolaktiko gutxiko dietarekin, eta ultraprozesatuetan dieta altuarekin, mikrobiota onuragarria murrizten du eta SIBOa errazten du

Dietista-nutrizionistak hau egiten du: elikadura-plana egokitu eta gainbegiratu, sintomak hobetzeko estrategia dietetikoak landu, elikadura-portaerak identifikatzen eta hezten lagundu, eta pazienteak elikadura osasungarria izatea ziurtatu

REDINUT espezialitate egiaztatua duten dietista-nutrizionisten erregistroa da, herritarrei profesionalek emandako zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eta intrusismo profesionala saihestekohttps://shorturl.at/JNJ8D

Espainian Elikagaien Segurtasun Ezaren Ikusgarritasunaren aldeko Manifestuak kontzientziazioa eta ekintza bilatzen ditu, herritar guztiek elikadura osasungarria, jasangarria eta elikadura-segurtasuna bermatuko duena eskura izateko https://bit.ly/3AxwZa6

Kontsultatu Digestio-Nahasmendu Funtzionalei (DNF) buruzko kanpainarako prestatu ditugun edukiak eta materialak #DDN2024-ren webgunean www.diadeldietistanutricionista.org

Ezagutzen al dituzu elikagaien intolerantziaren eta alergiaren arteko aldeak? www.diadeldietistanutricionista.org

Hesteetako disbiosia hesteetan bizi diren mikroorganismoen kantitatearen eta/edo moten alterazioa da, eta horrek hantura, beherakoa, idorreria edo ondoez orokorra eragin ditzake

Zenbait azterlanen arabera, populazio osasuntsuaren % 20k ere emaitza positiboa izan dezake SIBOrako probetan

SIBO guztiak ez dira berdinak, eta ez dira berdin tratatzen

Garrantzitsua da pazienteak komunikazio irekia eta konfiantzazkoa izatea bere dietista-nutrizionistarekin. DNFn d-n esperientziak tratamendua modu pertsonalizatuan eta eraginkorrean gidatzen lagunduko du

Dietista-nutrizionista bazara, kontsultatu espezialitate egiaztatua duten dietista-nutrizionisten REDINUT ziurtagiria eskatzeko behar diren baldintzak betetzen dituzun

@efad_org-eko Budapesteko Adierazpenak, Europako biztanleek dietista-nutrizionistek emandako nutrizio-arreta segurua eta egokia eskuratzeko duten eskubidea aldarrikatzen du, biztanleria osasuntsuago bati laguntzeko https://bit.ly/48qvzLf

Contacto

Para cualquier consulta o sugerencia puede enviarnos un correo electrónico y nos pondremos en contacto con usted a la mayor brevedad.